Ikasle Abertzaleek Herri Eskolak antolatu dituzte hamaika txokotan urriaren 12rako

'Jaiegun arrotzei intsumisioa' lemapean, Euskal Herriko hamabost eskualdetan egingo dituzte Herri Eskolak urriaren 12an, hispanitatearen egunaren harira.
Argazki Nagusia
2019ko urriaren 10a

Ate joka da aurtengo hispanitatearen eguna, urriak 12. Oraingoan ere Herri Eskolak antolatu dituzte Ikasle Abertzaleek Euskal Herriko hainbat txokotan. Hain zuzen, hamabost eskualdetan egin dituzte deialdiak gurean, Jaiegun arrotzei intsumisioa lemapean.

Hala, datorren larunbatean ehunka ikasle batuko dira, eta hizpide izango dituzte autodefentsa sareen beharra, errepresioa, faxismoaren gorakada, segurtasuna, dominazio kapitalista hezkuntzan, edota klase feminismoa.

Hona hemen Ikasle Abertzaleek urriaren 12rako egindako deialdi guztiak:

Bizkaia

  • Bilboaldea. 11:00etan Errondoko auzo-etxean (San Inazio).
  • Lea-Artibai. 12:00etan Lekeitioko Gaztetxean (Lekeitio).
  • Busturialdea. 11:00etan Astran (Gernika).

Gipuzkoa

  • Donostialdea. 17:00etan Kijera gaztetxean (Donostia).
  • Bidasoa. 11:00etan Hondarribiko Gaztetxean (Hondarribia).
  • Goierri. 11:00etan Zaldibiko Gaztetxean (Zaldibia).
  • Urola Erdia. 10:00etan Azpeitiko Gaztetxean (Azpeitia).
  • Tolosaldea. 10:00etan Ezpala gaztetxean (Tolosa).
  • Buruntzaldea. 11:30ean Kontrakantxa gaztetxean (Hernani).
  • Debagoiena. 12:00etan Bergarako Gaztetxean (Bergara).

Nafarroa

  • Iruñerria. 10:00etan Auzotegin (Txantrea).
  • Lizarrerria. 11:00etan Sugarra gaztetxean (Lizarra).
  • Leitzaldea. 11:00etan Atekabeltz gaztetxean (Leitza).
  • Sakana. 11:30ean Etxarriko Gaztetxean (Etxarri-Aranatz).

Araba

  • Aiaraldea. 10:30ean Laudioko Gaztetxean (Laudio).

Bestetik, hainbat lekutan ere antolatu dituzte Herri Eskolak eragile lokalek. Esaterako, Zarautzen (Gipuzkoa) 10:00etan elkartuko dira Frontoi Txikian, eta besteak beste, ikasle autodefentsa sareak edota preso ohi baten esperientziak ezagutzeko aukera izango dute. Gasteizen (Araba), aldiz, ikasle mugimenduko kideek 10:00etan jarri dute hitzordua Los Herranen, eta inperialismoa edota arrazakeria landuko dituzte.