Atarrabian ere gaztetxea birjabetu dute, eguneko hirugarrena

Proiektu autogestionatuen aldeko kalejira egin du gaur Atarrabiako Gazteak gazte asanbladak, 'Amestu, antolatu, ekin, autogestioaz gaztetxea orain' lemapean. Behin manifestazioa amaituta, gaztetxea izango den eraikina birjabetu dute. Zeberio eta Ormaiztegiko gaztetxeek ere gaur zabaldu dituzte ateak.
Argazki Nagusia
Argazkia: RTX
2019ko ekainaren 21a

Atarrabiako (Nafarroa) udaletxeko ataritik abiatu dute kalejira Atarrabiako Gazteak asanbladako kideek, 17:00etan. Mobilizazioaren bidez, proiektu autogestionatuen aldeko aldarria zabaldu dute gazteek. Manifestazioaren ostean, eraikin bat birjabetu dute, gaztetxe berria bertan martxan jartzeko. Amestu, antolatu, ekin, autogestioaz gaztetxea orain lelopean hartu dituzte kaleak eta eraikina.