Xabier Goienetxea preso politikoa lekualdatu dute, Fresnesetik Mont de Marsanera

DPS estatusa kendu ondoren, Mont de Marsango espetxera mugitu dute Goienetxea. 2015. urtean atxilotu zuten, Ortzaizen.
Argazki Nagusia
2019ko irailaren 11a

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Fresneseko espetxetik Mont de Marsango kartzelara lekualdatu dute Xabier Goienetxea preso politikoa. DPS estatusa kentzearen ondorioz hurbildu dute.

2015. urtean atxilotu zuten Goienetxea, Ortzaizen (Nafarroa Beherea). 2017. urtean, bi auziren zigor batuketa zela-eta, 14 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Mont de Marsanen beteko du orain kondena.