Jon Rubenach euskal preso politikoa Soto del Real kartzelatik Leonera mugitu dute

Soto del Realetik Mansillako kartzelara lekualdatu dute Jon Rubenach euskal preso politiko iruindarra.
Argazki Nagusia
Jon Rubenach Leongo espetxerako lekualdaketan
2019ko maiatzaren 23a

2003an atxilotu zuten Rubenach, Frantziako Lons udalerrian. 15 urte egin zituen preso Frantziako estatuan, eta jarraian, Espainiako estatuan sartu zuten preso. Etxeratek jakinarazi duenez, atzo Madrilgo Soto del Real espetxetik Leongo Mansillako kartzelara mugitu zuten.