Auzitegi Nazionalaren aginduz, Iñaki Ormaetxea Antepararen omenezko plaka kendu dute Urbinako plazatik

Guardia Zibilak kendu zuen Iñaki Ormaetxea Antepara ETAko militantearen omenezko plaka. Duela 29 urte erail zuten Donostian, beste bi kiderekin batera.
Argazki Nagusia
Argazkia: Hala Bedi
2019ko urriaren 10a

Atzo, urriak 9, Iñaki Ormaetxea Antepararen omenezko plaka kendu zuten Urbinako (Araba) plazatik, Hala Bedi-k jakinarazi duenez. Urriaren 1ean eman zuen agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina Guardia Zibila atzo bertaratu zen ETA erakundeko militante ohiaren sorterrira, plaka desagerrarazteko.

29 urte Iñaki Ormaetxearen erailketatik

29 urte igaro dira 1991ko abuztuaren 17an Ormaetxea Donostiako (Gipuzkoa) Morlans auzoan erail zutenetik, beste bi kiderekin batera; hain zuzen, Patxi Itziar eta Jokin Leunda. Militanteak gordetzen ziren etxea inguratu zuen Guardia Zibilak, eta tiroka hasi ziren. Lau orduz luzatu zen militanteen eta Guardia Zibilaren arteko tiroketa.