Abadiñon emakume bati eraso egin zion bikotekideak larunbatean

Traña-Matienan izan zen erasoa, 04:00ak aldera. 23 urte ditu erasotzaileak.
Argazki Nagusia
2020ko maiatzaren 18a

Aurreko larunbatean, hilak 16, gizonezko bat atxilotu zuten Abadiñoko (Bizkaia) Traña-Matiena auzoan, bikotekideari eta senitarteko bati eraso egiteagatik. 04:00ak inguruan izan zen, eta erasotua izan zen emakumeak gertatukoaren berri ematean, 23 urteko erasotzailea atxilotu zuten ertzainek.